Lemuria (jaia)

Lemuria edo Lemuralia Antzinako Erromako erlijioan ospatzen zen jai bat zen. Egun horietan norberaren etxean zeuden mamu eta izpiritu txarren aurkako exorzismoak egiten ziren. Bakerik ez zuten hildakoen espektroak lasaitzeko, lemures edo larvae izenekoak[1], babak eskaintzen zitzaizkien. Egun horietan Vestaren birjinek mola salsa sakratua egiten zuten, urteko lehen gariaren irinarekin egindako pastel gazi bat.

  1. Thaniel, George. (1973). «Lemures and Larvae» The American Journal of Philology 94 (2): 182.  doi:10.2307/294451. ISSN 0002-9475. (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne